Bideo Lehiaketa martxan jarri du Gaztezulok

Jokin Guridi 2017ko mai. 4a, 12:26

Zabalik dago VIII. Gaztezulo Bideo Lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 26a arte. Maiatza bukaeran jakitera emango dira irabazleen izenak eta ekainean egingo da sari banaketa.

Gaztezulo aldizkariak antolatzen duen bideo lehiaketaren zortzigarren edizioa martxan da dagoeneko. 16 urtetik gorako gazteak parte hartu dezakete bertan eta lanak aurten errodatuak, originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean aurkeztu gabeak izan behar dira. Bideoen iraupena minutu bat eta hiru minutu artean izan behar da, gaia librea izango da eta nahi beste bideo bidali dezake pertsona edo talde berak. Bestalde, hizkuntz edukiren bat badu bideoak euskaraz izan behar da, hau da, ahotsa, musika edo elementu grafikoak baditu hauek euskaraz izan behar dira.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 26an bukatuko da eta hauek .mov edo .mp4 formatuetan aurkeztu beharko dira WeTransfer bidez galdizkaria@gmail.com helbidera bidalita. Honez gain, Gaztezulo.eus webgunearen Bideo Lehiaketa atalean dagoen formularioa bete beharko da parte hartu ahal izateko. Gaztezuloren YouTubeko kanalera igoko dira jasotako bideo guztiak eta Gaztezuloren webgunean boto gehien jasotzen dituenak eramango du ikuslearen saria. Epaimahaiaren sariak Gorka Izagirre zinema kritikariak, Urtzi Urkizu kazetariak eta Bea Narbaiza EHUko irakasleak erabakiko dituzte. Lan sarituen arduradunak ekainean egingo den sari banaketara aurkeztu beharko dira saria eskuratu ahal izateko.

Argibide gehiago nahi izanez gero Gaztezuloren webgunean kontsultatu daitezke VIII. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak