'Zumba' maratoia iragarri dute Elgetan maiatzaren 13rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 2a, 17:47
'Zumba' maratoia, iaz, Espaloia kafe antzokian.

Iaz egindako saioan 53 lagunek hartu zuten parte eta izandako arrakasta ikusita esperientzia errepikatzea erabaki dute. Hilaren 13rako egin dute hitzordua. Plaza kopuru mugatua dute eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. 

Janire Hormak gidatzen ditu Elgetan zumba saioak, eta haren eskutik dator zumba maratoi berria. Egonkortu egin da dantza eta jarduera fisikoa uztartzen dituen ekintza hori praktikatzen duen taldea herrian, eta ikasleen laguntza ere badu Hormak ekimen honetan.

Iaz moduan bi orduko zumba maratoia iragarri dute antolatzaileek. Espaloia kafe antzokian egingo dute eta 10:00etan hasiko da. Izen-ematea zabalik da. Interesatuek hiru telefono zenbaki dituzte eskura: 680 68 28 83 (Eneritz), 666 71 20 73 (Janire) eta 615 74 68 89 (Maria Luisa).

Plaza kopuru mugatua da. Prezioari dagokionean zumba ikasleendako zortzi euro izango da. Gainerakoendako hamar euro.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak