Enpresako irudia sortzen laguntzeko zerbitzua sarean

Ekintzaileen eta start-up txikien markaren irudi nortasun osoa sortzen du Emberrek. Brandinga era erraz batean sortzen laguntzeko sortua izan da.

Ember webgune batean aurkezten den zerbitzu bat da. Bere helburua brandingean laguntzea da enpresako iruditeria sortzen laguntzen baitu oso modu errazean. Ez du logoa bakarrik proposatzen, nortasun grafiko oso bat proposatzen du kolore eta diseinu ezberdinak proposatuz. Oso mugatua da aldaketak egin nahi badira baina baliabide gutxiko ekintzaile edo start-upek erraz erabili dezaketen zerbitzua da.

Funtzionamendua oso sinplea da. Sartu bezain laster markaren izena eskatzen du eta honekin tipografia eta kolore desberdinak iradokitzen ditu gustukoa aukeratzeko. Behin tipografia aukeratuta, diseinu batzuk proposatzen ditu eta bat aukeratzen bada, hau editatu daiteke nolabaiteko pertsonalizazioa lortu arte.

Lortutako diseinuak eta logoak jaitsi ahal izateko ordaindu egin behar da 9 eta 15 dolar bitartean, eta logoa, kolore-paleta eta CSS pertsonalizatu bat lortu daitezke besteak beste.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.