Lanbide Heziketaren inguruko solasaldia gurasoentzako

Ekimena GOIAZ!2017 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren baitan dago eta xedea gurasoei gonbidapena egitea da Lanbide Heziketaren gainean informazioa jaso dezaten. Ekimenak aukera emango du eskualdeko Lanbide Heziketa ezagutzeko zein seme-alaben heziketan aurrera pauso bat emateko. 

Gurasoei zuzenduta dagoen ekintza hau apirilaren 26an, eguaztena, eskainiko da Kulturateko Areto nagusian. Honetan, bisita gidatua egingo da bai euskaraz (18:00) bai, gaztelaniaz (18:30). Honez gain, arratsaldeko 19:00etan, 'Nik ere Lanbide Heziketa ikasi nahi dut' solasaldia eskainiko dute non, Lanbide Heziketako esperientziak lehenengo pertsonan azalduko diren. Izan ere, sektore ezberdinetan lan egiten duten pertsonek euren esperientzia kontatuko baitute, Lanbide Heziketa ikasi eta ondoren, beraien ibilbide profesionalen nondik norakoak azalduz. Gurasoek beraien ardurak azaleratu eta konpartitzeko tartea ere izango dute eta horiei erantzuteko, orientatzaileak eta lanbide heziketako irakasleak izango dira bertan. Solasaldiaren ostean, luntxa  eskainiko da. 

Informazioa jasotzeko 943793090 telefonora deitu edota airizar@debagoiena.eus helbidera idatzi beharko da. Eta, izena emateko formularioa medio digitalera lotura du: https://goo.gl/forms/TVSKbvAK67Czjvtl2 

Erlazionatuak

Goiaz! 2017 aukeraz beterik dator

Debagoiena

Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren aurtengo edizioan bertako ikastetxeak ezagutzeko aukera izateaz gain, esperientzia desberdinak ezagutzeko...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.