Goiaz! 2017 aukeraz beterik dator

Jokin Guridi 2017ko api. 12a, 10:25

Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren aurtengo edizioan bertako ikastetxeak ezagutzeko aukera izateaz gain, esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera izango da.

Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokaren edizio berri bat izango da apirilaren 26 eta 27an. Azoka honen helburua Debagoienean Lanbide Heziketaren inguruan egiten dena ezagutaraztera eman eta ikasleentzako aukera erakargarri bat bezala aurkeztea da. Lanbide Heziketako zentroek parte hartzen dute gehienbat, baina baita formazio zentroak, enplegu zerbitzuak, udaletako sustapen eta enplegu zerbitzuak, garapen agentziak eta bestelako erakunde batzuk ere.

Aurtengo ediziorako egitarau zabala osatu dute, bi egunetan zehar banatutako ekitaldiak izango direlarik. Hitzaldi guztiak Kulturateko areto nagusian izango dira eta informazio mahaiak Kulturateko klaustroan egongo dira. Azoka zer den erakusten duen bideo bat ere egin dute, Lanbide Heziketaren eta zehazki azokaren nondik norakoak azalduz. Bi egunetarako egitaraua honakoa da:

Apirilaren 26an

  • 09:00tan Lanbide Heziketa: Enpresatik oso gertu izeneko hitzaldia antolatu dute, non Iñaki Mugika Tknikako zuzendariak Tknika eta Tkgune zerbitzuak aurkeztuko dituen, eta Alberto Larrea Miguel Altuna GLHBIko LH Dualeko koordinatzaileak DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz izeneko hitzaldian LH Duala azalduko duen.

  • 11:00etan Administrazio Publikoan irteera profesionalak (GFA) izeneko hitzaldia izango da Maite Barruetabeña, Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko zuzendariaren, eta Aitor Leturiondo, Funtzio Publikoko Zerbitzuburaren eskutik.

  • 16:00tan Descubre lo que tienes que ofrecer tailerra izango da Biteri gelan.

  • 17:00tan, Nineu 4. BideoCurriculum lehiaketaren sari banaketa.

  • 18:00tan gurasoendako bisita gidatua euskaraz.

  • 18:30tan gurasoendako bisita gidatua gazteleraz.

  • 19:00tan Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut solasaldia

Apirilaren 27an

  • 09:00tan ekintzaileen esperientziak ezagutzeko aukera.

  • 11:00tan Debagoieneko programa, baliabide eta laguntzen aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak