Maletak antolatzeko aplikazioak

Jokin Guridi 2017ko api. 18a, 13:49

Opor garaian buruhausteak sortzen ditu maletak egin beharrak, eta teknologia berriek horretan ere lagundu dezakete. Mugikorrerako hainbat aplikaziok prestaketa lan hauek arintzeko helburua dute.

Egun hauetan ohikoa da oporrak izatea eta herritik kanpora joatea, egun gutxi batzuetarako bada ere. Bidaietako buruhausteetako bat maleta egiteko orduan etortzen da, batez ere zer eraman eta zer ez aukeratzerakoan. Gainera, hegazkina hartuz gero pisu eta dimentsio mugak izaten dira askotan. Badira ere dena azken momenturako utzi eta gauza erdiak etxean ahazten dituztenak ere.

Guzti hauentzat, beti eman den gomendioa lista bat egitea da eta horren arabera maleta bete. Izan ere, urtetan erabili da papera eta koadernoa lista hauek egiteko. Gaur egun ordea, mugikorrarekin egin daiteke aplikazio hauei esker, era antolatu eta azkar batean.

  • Trip List: Eraman beharrekoaren listak egiten laguntzen du, kategoriatan antolatuta. Gainera, hotelaren informazioa, hegaldiena eta herrialdearen informazio praktikoa ere gorde daiteke bertan. Esaterako, herrialdean erabiltzen den entxufe mota erakusten du gailuak egokitu behar badira kontutan izateko, edo mugikorra eta argazki kamera kargatzeko alertak jarri daitezke.
  • Pack The Suitcase: Lista desberdinak egin daitezke aplikazio honekin, adibidez, leku desberdinetarako lista desberdinak, eta tokiaren arabera iradokizunak egiten ditu maleta osatzeko. Notifikazio sistema bat du falta diren gauzak sartu behar direla gogorarazteko. Honetaz aparte, hegazkina hartu behar duten horientzat, maletaren pisuaren estimazio bat ematen du eta zein gauza eraman daitekeen eskuko ekipaian eta zein fakturatu behar den azaltzen du.
  • PackPoint: Listak egin eta partekatzeko aukera ematen du. Iragarritako eguraldiaren, arropa garbitzeko aukeraren eta arropa errepikatzeko prest egotearen arabera iradokizunak egiten ditu. Gainera, oporretan aktibitate bereziren bat egin behar bada hori egiteko iradokizunak ere egiten ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak