Gérard Godon soinujole frantziarrarekin egingo dute Herrixa Dantzan maiatzaren 7an

Herrixa Dantzan, Espaloian.

Saio berezia izango da eta maiatzaren 21eko Kantu eta Dantza eguneko aurrerapena. Apirilak, ordea, izango dute ohiko Herrixa Dantzan saioa. Hilaren 30ean izango da Espaloia kafe antzokian.

Herrixa Dantzan ekimeneko bultzatzaile nagusi Patxi Monterok ikasturte amaierako hiru dantza saio iragarri ditu. Lehenengo eta behin ohiko saioa egingo dute apirileko azken domekan, hilaren 30ean. Maiatzak, ordea, bi hitzordu ekarriko ditu.

Lehenengoa Gérard Godon soinujole frantziarraren zuzeneko musikarekin izango da. Frantzian 'bal folk' edo 'bal trad' esaten zaien dantzaldietako berritzaileetako bat da Gérard Godon. "Hogei urteko ibilbidean bederatzi CD argitaratu ditu, guztiak ere dantzarako musikaz osatuta, eta ezaguna da 'bal folk' zirkuituan. Bere errepertorioan, scottish, polka, balts —hiru, bost, zortzi eta hamaika pultsukoak—, mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise, borobila... eta beste hainbat", daudela azaldu du Monterok. Dantzaldi berezia izango da, beraz.

Elgetako Udalaren laguntzarekin antolatu du Monterok saio berezi hori eta azaldu du sarrera librea izango dela, baina musikaria ordaintzeko txapela pasako dutela. CD-ak ere salgai izango ditu soinujoleak.

Kantu eta Dantza eguna

Bide batez Kantu eta Dantza eguna iragarri ditu Monterok. Maiatzaren 21ean egingo dute, Elgetan.

Erlazionatuak

Herrixa Dantzan zuzenean Gérard Godon-ekin maiatzaren 7an

Erabiltzailearen aurpegia Debagoiena

Gérard Godon soinujole frantziarrak dantzaldi bana eskainiko du heldu den maiatzaren 6 eta 7an, Baionan eta Elgetan hurrenez-hurren. Frantziako tra...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.