Frantzian 'bal folk' edo 'bal trad' esaten zaien dantzaldietako berritzaileetako bat da Gérard Godon. Bere ezaugarri nabarmenenak izan daitezke musikalitate ezberdina (intimista, goxoa) eta dantza lotuetan berrikuntza zaletasuna. Asmatzen eta sustatzen ditu scottish, mazurka eta balts irregularrak.
Hogei urteko ibilbidean bederatzi CD argitaratu ditu, guztiak ere dantzarako musikaz osatuta, eta ezaguna da 'bal folk' zirkuituan. Bere errepertorioan, scottish, polka, balts (hiru, bost, zortzi eta hamaika pultsukoak), mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise, borobila... eta beste hainbat.
'Soinujole dantzaria (edo alderantziz)' aurkezten du bere burua. Informazio gehiago bere web gunean: www.parasol-godonsix.com
Dantzaldia Elgetan: Gérard Godon
- Noiz: maiatzak 7, igandea / 19:00
- Non: Espaloia Kafe Antzokian
- Sarrera libre, baina txapela pasako dugu musikaria ordaintzeko!!
- Taberna zerbitzua egongo da
- Laguntzailea: Elgetako Udala
Baionako egitaraua:
Ikastaroa: scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak
- Noiz: maiatzak 6, larunbata / 15:00 - 18:00
- Non: Ahetze (Lapurdi) / Denen-xokoa gela
- Sarrera: 20,00 euro
- Izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)
Bal folk Baionan: Gérard Godon, Mikel Perez eta abar.
- Noiz: maiatzak 6, larunbata / 21:00
- Non: Forum-eko dantza-aretoa
- Sarrera: 10,00 euro
- Arbonan ostatua hartzeko aukera (15,00 euro)
- Informazioa, erreserbak eta aldez-aurretik izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)