Mendiaz gozatzeko aukera eta modu ezberdinak Mendi Astean

Maider Arregi 2017ko mar. 23a, 11:41

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Arrola Mendi taldeak Mendi Astea antolatu du. Martxoaren 28tik 30era bitartean hitzaldiak, solasaldiak eta film emanaldiak izango dira.

"Mendi astean zehar herritarrei mendiaren inguruko eskaintza kulturala eskaini nahi diegu; Arrolak urtean zehar egiten dituen irteeren osagarri da Mendi Astea. Iazko mendi astea oso arrakastatsua izan zen, eta aurtengoan ere bide beretik jotzeko erabakia hartu genuen. Hitzaldiak interesgarriak izango dira. Abentura bizitzeko bi modu ezberdinen isla izango dira", azaldu dute Arrolako kideek.


Egitaraua

  • Hilaren 28an, Alex Txikon izango da Olaranen, 19:00etan. Everest, aparteko erronka izan dela azaltzera etorriko da.
  • Hilaren 29an, aldiz, Ugaitz Iturbek Tajikistanera egindako bizikleta zeharkaldiak suposatu duen abenturaz jardungo du.
  • Eta martxoaren 30ean, Bilboko Mendi Tour jaialdiko hiru film onenak ikusteko aukera izango da: Boys in the Bugs, Incognita Patagonia eta Jean Troillet, Toujours Aventurier.


Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira Torresoroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak