"Gogorra izan arren, gozatu egin dugu"

Monika Belastegi Aranzabal 2017ko ots. 28a, 17:29
IGAMeko korrikalariak lasterketaren une baten.

IGAMeko kideen hitzak dira, Saharako elkartasun lasterketa bukatu berritan. Errefuxiatu sahararrek kanpalekuetan bizi duten egoera ikusgarri egitea da Saharako maratoiaren helburua eta helburu horrekin bat eginda, pozik daude IGAM taldeko korrikalariak euren aletxoa jarri dutelako.

Zazpi bergararrez, antzuolar batez eta Badajozko beste batez osatutako taldeak hartu du parte Tindufeko eta Smarako errefuxiatuen kanpalekuetan egin den proban. 42 kilometroko proba Txus Iglesiasek, Juantxo Aranesek, Gorka Mansok eta Ion Ander Garitanok egin dute. 21 kilometrokoa, berriz, Lusi Jabier Martinezek egin du eta 10ekoa, Josue Lazkanok, Beatriz Zezeagak, Alberto Samaniegok eta Diana Dominguezek.

Korrikalariek aurreratu duten moduan, proba gogorra izan bada ere, gozatu egin dute. "Haizea aurka izan dugu eta bukaerarako bero handia", gehitu du.

Erlazionatuak

IGAMekoak Saharako elkartasun maratoian

Monika Belastegi Aranzabal 2017 ots 28 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak