Akroyoga ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik, egubakoitzera arte

Eneko Azurmendi 2017ko ots. 28a, 13:26

Ekin Emakumeak erakundeak antolatuta, martxoko astelehen guztietan akroyoga klaseak eskainiko ditu Agurtzane Telleriak, 18:00etatik 20:00etara, eta egubakoitzera arte izena emateko aukera dago. Horretarako, 696 44 43 99 edo 609 55 62 10 telefonoetara deitu beharko da. Izen-emateak 25 euro balio ditu, bazkideentzako 22 euro.

Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, leku desberdinetan emango dira klaseak. Ekinen egoitzan bertan ala Etxaluze zaharren egoitzan.

Ikastaroan parte hartzeko esterilla bat eramatea bakarrik eskatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak