Ikurrinaren emotikonoa Whatsappean jartzeko sinadurak batzen hasi dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 16a, 10:16

Change.org bidez sinadurak eskatzen hasi da Harkaitz Galarraga Whatsapperako ikurrinaren emotikono bat eskatzeko. Egun gutxiren buruan 16.000 sinaduratik gora lortu dira.

Whatsappek aldizka emotikono berriak gehietzen ditu bere aplikazioan. Azken hilabeteetan, eguneraketa ezberdinen bidez munduko herrialde ezberdinetako banderen emotikonoak agertu dira aplikazioan, momentuz 200 bandera baino gehiago daude erabilgarri. Hala ere ikurrina ez dago emotikono hauen artean, eta hori da Harkaitz Galarragak aurrera eraman nahi duen eskaera.

Aurreko astean hasi zen sinadura eskaera eta lerro hauek idazten direnerako 16.932 lortu dira jada, hala ere, etengabe igotzen ari da sinadura kopurua. Sare sozial eta hedabideetan emandako informazioari esker azkar zabaldu da eskaera gure lurraldean.

Ikurrina Whatsappeko emotikono bihurtzeko sinadura emateko klikatu hemen.

Saint Pierre et Miquelon
Azken asteetan sarean asko hitz egin da Saint Pierre et Miqueloni buruz, izan ere, Whatsappeko banderaren emotikonoan ikurrina ageri dela ohartu dira erabiltzaile batzuk. Aurretik ere hedabideetan irtendako gai bat bada ere, askorentzat ezezaguna zen eta interes handia piztu du.

Saint Pierre et Miquelon Amerika iparraldean kokatzen den artxipelago bat da eta uste denez Miquelon hitza garai batean Euskal Herritik joaten ziren Mikel izeneko arrantzaleen ondoriozkoa da. Euskal Herriarekin erlazio handia dauka gainera, adibidez, abuztuko azkenengo astean egiten den Fête Basque ospakizunean euskal kirolen erakustaldia egoten da. Euskal Etxea eta Zazpiak-Bat izeneko elkartea ere badituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak