Urteroko legez, Vincos Blog-ean argitaratu dira datu hauek, horretarako Alexa eta SimilarWeb, data trafiko aztertzaileen datuak erabili dituztelarik.
Errusian VKontakte-k kendu dio lekua Facebook-i eta Txinan berriz QZone-k. Aipagarria da baita ere, herrialde batzuetan, besteak beste, Botswana, Mozambike, Namibia, Iran eta Indonesian, Instagram-ek irabazten duela, eta Afrikako herrialde batzuek nahiago dutela LinkedIn sare sozial profesionala.
Vincos Blog-ekoek, herrialde bakoitzeko sare sozial nagusiaz gain, bigarrena zein den ere aztertu dute. Kasu honetan, 57 herrialderen datuak aztertu dituzte, eta horietatik 37tan Instagram-entzat da bigarren posizioa. Aurreko urteko datuekin alderatuta bost herrialdetan galdu du postu hori: Australia, Kanada, Danimarka, Zeelanda Berria eta Estatu Batuetan. Reddit sare sozialak berriz, bost estatutan bigarren postura igotzea lortu du: Australia, Kanada, Danimarka, Zeelanda Berria eta Norvegian.