Alerta Laranja bihar eta etzi, haize bortitza dela eta

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 2a, 15:00

Euskalmetek Alerta Laranja ezarri du biharko eta etzirako haize bolada bortitzak egongo direlako haizeguneetan, eta baita haizeguneak ez diren tokietan ere.

Bihar, ostirala:

- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00:00etatik 03:00etara. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.

- Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 03:00etatik 09:00etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditu dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.

- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 09:00etatik 18:00etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.

- Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 18:00etatik 00:00etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditu dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Azken orduetan baliteke haizeak indarra hartzea.

- Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 18:00etatik 21:00etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan.

- Alerta Laranja haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 21:00etatik 00:00etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan, bereziki mendebaldean.

 

Zapatua, otsailak 4:

- Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 00:00etatik 03:00etara ordu lokala. Mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan.

- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 03:00etatik 00:00etara ordu lokala. Mendebal/hego-mendebaldeko haize-boladak 100 km/h ingurukoak izango dira haizeguneetan.

- Alerta Laranja haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 00:00etatik 03:00etara ordu lokala. Mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan.

- Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 03:00etatik 06:00etara ordu lokala. Mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak