Haize zakarra dela eta, Eusko Jaurlaitzaren gomendioak

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 2a, 15:28

Eusko Jaurlaritzako Larrialdei Aurre Egiteko eta Metereologia Zuzendaritzak hainbat aholkuak eman dizkie herritarrei biharko eta etzirako haize zakarragatik alerta laranja aurreikusita baitago.

Prebentzioko neurriak:

- Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.

- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.

- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.

- Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.

- Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta edonola ere, aurrez neurriak hartu.

- Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.

- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarreak. Ez egin uretako kirolik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak