Lizarrako taldeak eroan du Euskararen Ginkanako saria

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 28a, 17:45
Lizarrako taldea sariarekin.

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du bosgarren Euskararen Ginkana lehiaketa, eta eurek jaso dute 3.000 euroko saria. Elgetako Elgeta berbetan taldea ere izan da finalean Lizarrakoarekin batera, baita Azpeitiko, Goizuetako eta Durangoko taldeak ere.

Urtarrilaren 3an hasi zuen ibilbidea aurtengo edizioak eta jokatutako sei probetan puntu gehien lortutako taldeak elkartu dira gaur, urtarrilak 28, Kutxa Ekogunean finala jokatzeko. Urko Aristi kazetariak gidatu du eta azken lau probak aurrez-aurre burutu dituzte taldeek. Eta Lizarrako
Mintzamendipintxopotepraktika taldeak nagusitu da. 3.000 euroko saria Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena antolatzeko erabiliko dutela iragarri dute irabazleek. Gainerako taldeak ere ez dira esku hutsik joan; Xiberuko otarreak jaso dituzte guztiek.

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa  da Euskararen Ginkana. Antolatzaileek, parte-hartzaileen "izaera anitza" eta "erakutsitako motibazioa" azpimarratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak