Bi plataformek, 48 milioi euro eskatzen diete Mondragon Taldeari. Raul Tenés abokatuak jakinarazi zuen gertakariak zehazteko entzunaldia dela, "bi aldeek epaiketan erabiliko dituzten probak balioan jartzen dituena".
Mondragon Taldeak jakinarazi du TU Lankide aldizkariaren bitartez "justiziari laguntzeko asmoarekin joango dela epaiketara, demanda arrazoitu duten gertaerak guztiz eta erabat argitu daitezen". Hemen adierazitakoa osorik.