Epaiketa aurreko entzutegi batera deitu dituzte Ordaindu eta Eskuratu plataformak eta Mondragon Taldea

Eneko Azurmendi 2016ko mai. 19a, 11:12

Horrez gain, erantzuleak zeintzuk diren nabarmendu eta hemendik aurrera egingo dituzten mobilizazio eta ekintzen berri eman dute asteleheneko eta gaurko bilera informatiboetan.

Bilera informatiboak egin ditu aste honetan Ordaindu kaltetuen asoziazioak, Mondragon Taldeari jarritako salaketa judizialki zein egoeratan dagoen azaltzeko.

"Salaketaren harira, kaltetutako bazkideei bide juridikoa ze puntutan dagoen azaltzea eta hemendik oporrak arte egingo diren ekintzen gainean informatzea da bilera hauen helburua", azaldu du Mikel Olabe Ordaindu plataformako kideak.

Nabarmendu du orain arte ez dutela aukerarik izan honetaz informatzeko eta orain aprobetxatu nahi izan dutela.

2017ko urtarrilaren 24an izango den epaiketa aurreko entzunaldi batera deituak izan dira bi aldeak -bai kaltetuen bi plataformak, Ordaindu zein Eskuratu, baita Mondragon Taldea ere-. "Gertakariak zehazteko entzutegi bat da hau, bi aldeek epaiketan erabiliko dituzten probak balioan jartzen dituztena", dio Raul Tenés Ordaindu eta Eskuratu plataformetako abokatuak. Gaineratu du egun horretara arte ezin dela mugimendurik eta aurrerapausurik eman, modu prozesalean.

Bilera hauetako beste puntu garrantzitsu bat izan da bazkide kaltetuei dirurik ez itzultzearen erantzuleak zeintzuk azaltzea. Izan ere, Mondragon Taldeaz gain, Eusko Jaurlaritza ere erantzule moduan kontsideratzen du Ordainduk. "Eusko Jaurlaritzarekin askotan elkartu nahi izan dugu, baina ez dute nahi izan. Gainera, beraien eskuetan dagoen EITB erakunde publikoak gure mobilizazioei uko egiten die", azladu du Olabek.

Maiatzaren 26an EITBren egoitzan eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte Ordainduk eta Eskuratuk.

48 milioi

Gogoratu behar da, Ordaindu plataformaz gain, Edesako langile ohiek osatzen duten Eskuratu plataforma ere salaketaren parte dela. Guztira, bi plataformek, 48 milioi euro eskatzen diete Mondragon Taldeari. "Hiru urte pasa dira dagoeneko eta Mondragon Taldeko leihoak itxita daude, zer pentsatzen duten ezin da jakin", dio Olabek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak