Juan Kruz Mendizabalen aurkako beste salaketa baten berri eman du Munillak

Prentsaurrekoan esan du Donostiako elizbarrutiko gotzainak 1994an gertatutako eraso baten salaketa jaso duela gaur goizean, eta "sinesgarritasuna" eman dio. Era berean, abusu gehiago gertatu baldin badira, salaketak egitera dei egin du.

Kasu berri horren aurrean Mendizabalen aurkako "neurri gehiago" hartu ditu. Monasterio batean ixteko agindu duela jakinarazi du, eta adingabeekin harremanak izatea ere galarazi dio.

2001 eta 2005eko kasuei dagokienez salatzaileek eurek diskrezioa eskatu ziotelako ez dutela publiko egin aurretik adierazi du. Eta "Eliz zuzenbidearen balioa" defenditu du delituen iraungitzea luzeagoa dela esanaz, eta, kasu batzuetan, iraungitzerik ez dutela delituek. "Barkamena" eskatu du Elizaren izenean, baita "justizia" izango dela esan ere.

Erlazionatuak

Sexu abusuengatik Juan Kruz Mendizabal zigortu du Elizak

Debagoiena

2001 eta 2005 urteetan, Donostiako Alde Zaharreko San Vicente parrokiako apaiz zela, bi adintxikikori egindako ukitze desegokiak egin izana frogatu...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.