Postrerik onena, Aicha Elkaoumek egindakoa

Txomin Madina Milikua 2016ko aza. 20a, 14:51

Hileroko Arrasateko baserritarren azokaren barruan, Debagoieneko II. Postre Lehiaketa ere dute. Sei partaide izan dira denera, eta kutsu marokoarreko gozogintza izan da irabazlea.

Atzo egin zuten Arrasaten, XXIV. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen baitan eta Arrasateko udalarekin elkarlanean, ibarreko II. Postre lehiaketa. iazkoarekin alderatuta egon da aldaketarik, izan ere aurten profesionalek ezin izan dute parte hartu, eta ondorioz, lehiakide gutxiago izan dira; denera, sei.

Antolatzaileen esanetan denek ere maila polita erakutsi zuten, baina Aicha Elkaoumek egindako postrea aukeratu zuten epaimahaikoek irabazle. Elaborazio handikoa eta postre arabiarrekin gertatu ohi den moduan zaporez oso gozoa, lore itxura eman zion Elkaoumek. Bigarren saria Maria Jesus Ayuso aretxabaletarrarentzat izan zen, gaztainak oinarri hartuta egindako postreagatik. gazteen mailan talde bakarra izan zen, eta beraientzat izan zen saria.

Datorren urtera begira, eta profesionalek hala eskatuta, profesionalei ere keinu bat egiteko asmoa adierazi dute antolatzaileek.

Azokan, Arabako produktuak

Hileko Arrasateko baserritarren azokaren barruan izan zen lehiaketa, eta horrek giro polita jarri zuen azokan ere. Hamalau postu egon ziren denera, tartean, Arabako Lautadako Landa Garapeneko Elkarteak lehenengo aldiz jarritakoa. Aurrerantzean tarteka etortzeko asmoa dute arabarrek, beraien eskualdeko produktuak ezagutarazteko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak