Behar baino gehiago kosta zaio UDAri Zarautzen kontra puntu bat irabaztea. Bitan egon da atzetik markagailuan eta bitan berdintzea lortu du. Banakoa Urtzik sartu du areaz kanpoko jaurtiketarekin, eta binakoa Santxok. Azken hori, 78. minutuan lortu dute etxekoek.
Hurrengo jardunaldia Irunen jokatuko du Rean Unionen kontra.
Aloña, zuloan
Duela bi aste Beti Gazteren kontra 2-3 irabazita, bazirudien oñatiarrek sailkapenean gora egiteko bidea topatu zutela. Bada, azken bi partiduak galdu egin ditu. Azkena, Ordiziaren kontra, 4-0. Aloña Mendik zuloan jarraitzen du, lau punturekin. Hurrengo norgehiagoka Hondarribiaren zelaian jokatuko du Gotzon Urzelairen taldeak.