Aurreko astean Zarautzen kontra galdu ostean (1-0) ezin izan du Mondrak etxeko partidua irabazi. Ondo jokatu du. Baloia ondo kontrolatu du. Gol aukerak izan ditu. Baina, zelai erdian egindako akats bakarra, garesti ordaindu du. "Real Union berdinketaren bila etorri da. Apenas jokatu du erasoan, baina...", azpimarratu du Zubiak.
Markagailuan atzetik ikusita, arrasatearrak berdinketaren bila joan dira. 30 minutu zituzten puntu bat lortzeko, baina, ez dute berdintzea lortu eta irundarrek beste bi gol sartu dituzte.
Bi porrot jarraian
Txapelketa lehen zortzi jardunaldietan sei garaipen eta bi berdinketa lortu ostean, bi partidu galdu ditu jarraian Mondrak. Dena den, taldea ondo ikusten du entrenatzaileak. "Entrenamendu onak egiten gabiltza. Lehiatu ere ondo lehiatzen gara. Animo aldetik ondo gaude", esan dute.
Hurrengo jardunaldian ere kontrario gogorra izango dute: Anaitasunaren kontra jokatuko du (22 puntu) Txerloian.