Aretxabaletan (17 langabe gehiago), Elgetan (langabe bat gehiago) eta Oñatin (7 langabe gehiago) bakarrik egin du gora langabezia tasak. Beste herrietan, gutxi, baina behera egin du langabe kopuruak.
Hala ere, 2016ko bigarren daturik baxuena utzi du urriak 3.138 langaberekin eta %10,32ko langabezia tasarekin. Langabe gutxien izan zen hilabetea uztaila izan zen, 3.025 langaberekin eta %10,09ko langabezia tasarekin.
Datuak herriz herri:
- Antzuola: 70 langabe (%6,45eko langabezia tasa).
- Aramaio: 20 langabe (%2,64ko langabezia tasa).
- Aretxabaleta: 297 langabe (%8,66ko langabezia tasa).
- Arrasate: 1.395 langabe (%13,38ko langabezia tasa).
- Bergara: 695 langabe (%9,96ko langabezia tasa).
- Elgeta: 48 langabe (%8,09ko langabezia tasa).
- Eskoriatza: 203 langabe (%10,02ko langabezia tasa).
- Leintz Gatzaga: 8 langabe (%5,84ko langabezia tasa).
- Oñati: 378 langabe (7,11ko langabezia tasa).