Halere, irailean herri guztietan ez da jaitsi langabezia, abuztuarekin alderatuz gero. Hiru herritan jaitsi da bakarrik; gainerakoetan, gora egin du. Oñatin jaitsi da gehien (46), Antzuolan ere behera egin du (11 langabe gutxiago) eta Elgetan ere bai (7 langabe gutxiago). Bestalde, Bergaran igo da gehien (21 langabe).
Aramaion da langabezia tasa txikiena (%2,77) eta Arrasaten handiena (%13,48)
2016ko iraileko datuak, herriz herri:
- Antzuolan 77 langabe daude (%7,09ko langabezia tasa).
- Aramaion 21 langabe daude (%2,77ko langabezia tasa).
- Aretxabaletan 280 langabe daude (%8,16eko langabezia tasa).
- Arrasaten 1.406 langabe daude (%13,48ko langabezia tasa).
- Bergaran 737 langabe daude (%10,56ko langabezia tasa).
- Elgetan 47 langabe daude (%7,93ko langabezia tasa).
- Eskoriatzan 211 langabe daude (%10,42ko langabezia tasa).
- Leintz Gatzagan 9 langabe daude (%6,57ko langabezia tasa).
- Oñatin 371 langabe daude (%6,98ko langabezia tasa).
- Debagoienean 3.159 langabe daude (% 10,94ko langabezia tasa)