Kepa Errasti: "Oso gustura egon naiz, etxean moduan"

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko urr. 31a, 12:00
Kepa Errasti aktorea.

Domekan eskaini zuen Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak berak idatzitako Mami Lebrun antzezlana Amaia antzokian. Maiatzean Tolosan estreinatu ostean, hurrengo geldialdia izan da Arrasatekoa eta aktoreak ikuskizunaren ostean izan dituen sentsazioak zeintzuk diren kontatu ditu.

Zer moduz sentitu zara Amaia antzokian?

Ondo, oso ondo. Oso gustura egon naiz, etxean moduan. Jendea ere etorri da eta gu sentsazio onarekin gelditu gara. Beldurra bageneukan bost hilabete egin barik egon eta gero, ea geu ere nola egongo ginen... Baina goizetik hasi ginen entseguekin eta jendeak ere jartzen zaitu beste leku baten eta oso gustura egon gara.

Obran barreak, hausnartzeko momentuak... denetarik egon da.

Jendeak barre egiteko egiten genuen egin duguna eta apur bat hausnartzeko eta emozionatzeko. Azkenean amona bati omenaldi bat da eta nik uste dut denek dutela lekutxo bat bakoitzak bere amonarendako eta konektatzen dutela leku horrekin. Helburua hori zen eta lortzen baldin badugu, gu pozik.

Zure amona hil ostean idatzitako antzezlana da Mami Lebrun. Sentimendu bereziak dituzu obra hau antzeztean?

Bai. Azkenean erreferentzia asko benetakoak dira, nahiz eta istorioa ez den benetakoa, baina erreferentzia asko obran egiten direnak bai, orduan lotzen zaitu beste era batera. Oso benetatik idatzitako istorio bat da.

Erlazionatuak

Guztia prest 'Mami Lebrun' antzezlanerako

Amaia Txintxurreta Guridi 2016 urr 28 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak