UDAk kolpea eman du mahai gainean: lider dira ostera

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 30a, 18:29
Josu partiduko lehenengo golaren ospakizunean.

Joan den astean Hernanin galdu ostean Aretxabaletak lider izateari utzi zion ohorezko erregionalean, baina gaur Vasconiaren aurrean kolpea eman dute mahai gainean, eta 3-0ekoarekin lidergoa errekuperatu dute ostera. Hala, bailarako bi talde, UDA (21 puntu) eta Mondra (20) ditugu kategorian agintzen.

Mondrak egun batez gozatu ahal izan du lidergoaz –atzo Mutrikuri irabazi eta gero) baina UDAk lehenengo postua errekuperatu du Vasconiaren kontura. Eta ondo errekuperatu, gainera, 3. minututik aurreratu dira-eta aretxabaletarrak, Josuk egindako golari esker. Etxeko aurrelaria ez da, antza, lehenengo golarekin konforme geratu, eta 37. minutuan bigarrenez zulatu du Vasconiakoen atea (2-0)- Eta, partidua amaitzear zela, 86. minutuan, Piruk egin du 3-0ekoa. Hemen zelan dagoen ohorezko erregional mailako sailkapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak