Nairo Quintana ere Aloña Mendiko ziklismo sailaren urteurren festara batu da

Xabier Urtzelai 2016ko urr. 30a, 16:22

Aloña Mendiko txirrindularitza sailak egubakoitzean aurkeztu zuen 50. urteurreneko liburua, eta baita ziklo-kros denboraldiko ziklistak ere. Urteurren jaira, baina, Movistar taldeko lider Nairo Quintana ere batu da, haren masajista eta laguntzaile Gari Bañosek animatuta. Quintanak mezua helarazi die klubeko ziklista gazteei. 

Gari Baños herrikideak bidalitako mezua zabaldu du OK Magazinea agerkari digitalak twitter bidez. Bertan Bañosekin harreman estua duen Nairo Quintanaren mezua jaso dute. Zera dio Espainiako Itzulia irabazi berri duen ziklista kolonbiarrak: "Orain momentuan klubean dauden ziklista gazteei agur bat, eta besarkada. Movistar taldearen eta nire partetik animo guztiak gogor entrenatzen jarraitzeko, eta batez ere gehien atsegin duten hori egiten jarrai dezaten. Gauzak bihotzez egiten direnean beti lortzen dira helburuak. Klub osoarendako agur berezi bat, Nairo Quintanaren partetik". Seguru Aloña Menditik eskertuko dutela keinua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak