Neurketa hasieratik nagusitu ziren Izarraitz-Muñoz Aloña Mendikoak. Ondo defendatu eta kontraerasoan min handia egin zioten Ford Mugarri Arrasateri.
Laster hartu zuten lauzpabost goleko aldea, eta alde horrek gora egin zuen minutuak pasa ahala. Atsedenaldian 18-7 ari ziren irabazten etxekoak.
Bigarren zatian ez ziren gauzak gehiegi aldatu, eta 13 goleko errenta lortu zuten azkenean gorriek. Aloñako Jon Irizar eta Andoni Bernal izan ziren neurketako golegile nagusiak, zazpi golekin bakoitzak.
Garaipenarekin, sailkapenaren goi aldean jarraitzen dute oñatiarrek, lau partidutik hiru irabazi eta bat galduta; arrasatearrek, berriz, sailkapenaren bigarren erdian, garaipen eta berdinketa bat eta bi porrotekin.