Indusketak urriaren 3an hasi zituzten eta urriaren 28ra arte luzatuko dira. Fase berri honetan Murugaingo mendebaldeko mendi magala aztertu nahi da eta orain arte haztatu gabeko sektore batean jartzen da interesa. Hala ere, beste eremu berri bat ikertu nahi dute, mendiaren ekialdean. Lauagoa den eremu honetan Burdin Aroko zantzu batzuk aurkitu ziren 2011n, eta ildo horretan zundaketa sare bat proposatu dute.