Urrian zehar herritarrekin egindako indusketak bukatu dituzte Murugainen. Bi zapatutan egindako lanaren ostean "pozik" daude Ondare Babesa elkarteko kideak. "Oso gustura ibili gara. Hemezortzi lagun elkartu gara. Gehienak aramaioarrak, baina Andoaindik etorritakoak ere izan ditugu. Aztarna gehiago topatu ditugu, baina oraindik badago non begiratu", esan du elkarteko kide Etor Telleriak.
Aurtengo indusketak bukatuta, hurrengo astean Ondare Babesa elkartekoen txanda izango da. Urriko lanak bukatutzat emango dituzte.
Bisita gidatua
Bestalde, orain arte induskatutako lekuetatik bisita gidatua egin dute. Ordubete inguruko bisita izan da eta 50 bat lagunek parte hartu dute. Murugainen aurkitutakoak eta aurkikuntza horien testuinguru histokikoa azaldu dute Ondare Babesa elkartekoek.