ARTk Gaztediren kontra hasiko du liga, etxean

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 30a, 12:00
'Bustu' jaurtiketa egiteko gertu. | i.s.

Arrasate Errugbi Taldeak bihar, zapatua (16:30, Mojategi) hasiko du denboraldia, Gaztediren kontra. Taldearen gidaritzan Igor Isasik jarraituko du, eta talde lehiakorra osatzeko lanean ibili dira; horretarako beteranoak eta jende gaztea batu dituzte.

Abuztu amaieran ekin zieten entrenamenduei Arrasate Errugbi Taldeko talde gehienek, tartean senior mailako mutilek. Eta, entrenamenduekin batera lagunarteko bi partidu jokatu dituzte. Lehenengoan, Hernaniren kontra jokatutakoan arrasatearrak esku hutsik itzuli ziren, baina bigarrenean, joan den astean, zuri-moreek 14-24 hartu zuten mendean Elorrio.

Bi partidu jokatu dituzte

Hala, Euskal Ligako 2. mailan, Gaztedi B, Nerbioi, Funes, Bera Bera B, Uribealdea B, La Unica B, Uni Bilbo B, Zaisa Txingudi, Hernani C, Elorrio eta Zornotzako izango dira Kanpanzar Arrasateren kontrarioak. Denboraldiko lehenengo faseak itzuli bakarra izango du, hau da, sarrailagileek orotara 12 partidu jokatuko dituzte. Eta, lehenengo lau sailkatuak A fasera sailkatuko dira, igoera jokoan egongo den fasera, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak