Tabakalerako gerente Haritz Azkarragak dimisioa aurkeztu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 28a, 09:35

Azkarraga Tabakaleran, 2015eko apirilean.

Atzo iluntzean ezagutzera eman zenez, Donostiako Tabakalerako gerente Haritz Azkarragak (Arrasate, 1973) dimisioa aurkeztu du. Gaur arratsaldean batzartuko den Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren administrazio kontseiluak Azkarragaren dimisioa aztertuko du eta aurrera begirako erabaki bat hartu.

2012ko ekainean hartu zuen kargua Azkarragak. Proiektua hankaz gora zenean hartu zuen kargua Ane Rodriguez kultura zuzendariarekin batera. 2015eko udan ireki zen eraikina eta Azkarragak berak PUNTUAri adierazi zionez, Europan "erreferente" izateko helburuz sortu zen Tabakelara: "Erakundeek apustu gogorra egin dute. 56 milioi euro kostako da eraikina berritzea".

Elkarrizketa berean Azkarragak gogora ekartzen zuen Tabakaleran sartu zenean guztia "hankaz gora" zegoela: "Bi urte eta erdian irauli egin dugu egoera. Lan egin dugu eta lan egiten utzi digute. Erakundeek ez digute eragozpenik ipini. Alderantziz: proposamenak eta ideiak aintzat hartu dituzte. Izan ere, oso gutxik pentsatuko zuten une honetan Tabakalera dagoen moduan egongo zela".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak