Bilduk gobernatzen dituen erakundeek, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dute gehiengoa Tabakalerako Administrazio Kontseiluan eta haien hautagaia gailendu da Eusko Jaurlaritzakoaren aldean. Azken honek Aimar Arriola nahiago zuen kargurako. Blanca Urgell Kultura sailburuak uko egin dio Administrazio Kontseiluko txandakako presidente karguari eta, berau, Martin Garitano ahaldun nagusiarengandik Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen eskuetara pasa da.
Haritz Azkarraga (Arrasate, 1972), 26 urterekin heldu zen Arrasateko udalera. Kiroleko zinegotzi izan zen agintaldi batez, justu, Alderdien Legea indarrean jarri eta ezker abertzalearen aukera legez kanpo utzi zuten arte. Aurretik Zaldibarko futbol txapelketako antolatzaile izan zen, bost urtez. Hala kontatu zuen duela gutxi Goienan jasotako elkarrizketan.
Gaur egun Itziarren bizi da eta Donostian egiten du lan, Kursaaleko zuzendari tekniko eta gestio sistemen arduradun karguan. Aurretik, Arrasateko kooperatibetan jardundakoa da, luzaroan, zazpi urtez, Fagorren eta LKSn, hain justu ere.
Ane Rodriguez Komunikazio zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean.