Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Normaltasunez ireki dituzte hauteslekuak

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 25a, 09:53

Ez da istilurik gertatu Debagoieneko hauteslekuetan, eta 09:00etan ateak zabaldu dituzte lehen botoak jasotzeko. Normaltasuna izan da nagusi, eta ateak zabaltzearekin bat lehen boto emaileak agertzen hasi dira.

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeen jardunaldia normaltasunez hasi dute Debagoieneko hautesmahaietan. Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako udaltzainek konfirmatu dutenez, herri gehienetan mahaiak osatuta zeuden 08:30etarako eta oraingoz ez da inongo istilurik gertatu.

09:00etan zabaldu dituzte hateslekuetako ateak eta boto emaile goiztiarrenek hasi bezain pronto eman dute euren botoa. Gaurko jardunaldian, 50.400 debagoiendar daude deituta botoa emateko.

Parte hartze datu partzialak

Lehen parte hartze datuak 13:00etan emango ditu Estefania Beltran de Heredia segurtasun sailburuak. 12:00ak arte botoa eman dutenen portzentaia emango du bertan. Eusko legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeetan datu hori %14,77koa izan zen. Bigarren datu partzialak 18:00etan jakinaraziko dituzte, eta orduan, 17:00etarako botoa eman duten hautesleen portzentaia emango du Beltran de Heredia. 2012ko hauteskundeetan datu hori %47,21koa izan zen.

Amaitzeko, esatea segurtasun sailburuaren arabera datu kontaketa 22:30etarako bukatuta egotea espero dute.

EAEko hauteslekuetan ere gorabehera gabe

10:00etan agerraldia egin du segurtasun sailburuak, eta EAEko mahaien irekiera gorabehera garrantzitsu gabe egin dela adierazi du. Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteslekuetan ez da inongo atzerapenik egon. Aipa daitezkeen gorabeheren artean, Gasteizen, Lakua, El Pilar eta Ibaiondo auzoguneetako hiru mahairen osaketan eman den atzerapena. Bi mahaitan bozka-paperak falta zirelako eta hirugarrenean izendatutako mahakideetako batzuk agertu ez direlako. Bozka mahaietatik kanpoko istiluei dagokionez, eduki politikoa zeramaten hainbat kartel eta paskin erretiratu dira Alonsotegin, Basaurin eta Bilbon, Bizkaian denak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak