4x4ko trialak ikuskizuna eramango du Apotzagara

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 8a, 17:25

Bihar Eskoriatzako Apotzaga auzoan triala egin ahal izateko gaur, egubakoitza, antolatzaileek lan dezente izango dute aurretik:  "Zortzi bat zona prestatu gura ditugu, eta egubakoitzean egingo dugu lan hori", adierazi du Xabi Oñederrak.

25 pilotu inguru 

Lokatz falta izango da biharko trialeko ezaugarrietako bat: "Nik gurago dut horrela, pilotuen teknika hor geratzen delako agerian. Lokatz asko dagoenean ez dago askorik egiterik, baina ikusleei horixe gustatzen zaie, autoak putzu batetik irten ezinka ikustea". Guztira 25 auto inguru batuko dituzte, eta erdiak izango dira bailarakoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak