Langabeziak gora egin du abuztuan, Debagoienean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 2a, 09:54

Herri guztiek gorakada izan dute abuztuan. Guztira 3.153 langabe daude ibarrean, %10,51ko langabezia tasa. Uztailean baino 128 pertsona gehiago egon dira langabezian, abuztuan.

Uztaila 2016ko langabezia tasa baxuenarekin bukatu zen Debagoienean, %10,06ko tasarekin, eta abuztuan pixka bat gora egin du langabeen kopuruak, %10,51ko langabezia tasara heldu arte. Langabeen kopuruak, gainera, herri guztietan egin du gora.

Hala ere, abuztuko datua urteko hirugarren onena da, uztailaren (%10,06ko langabezia tasa) eta ekainaren (%10,41eko langabezia tasa) atzetik.

Iaz ere, abuztuan gora egin zuen langabezia tasak herri guztietan. Hala ere, orduan langabezia tasa %11,8koa zen, gaur egun baino ia puntu eta erdi handiagoa.

 

2016ko abuztuko datuak, herriz herri:

  • Antzuolan 88 langabe daude (%8,10eko langabezia tasa)
  • Aramaion 27 langabe daude (%3,56ko langabezia tasa)
  • Aretxabaletan 271 langabe daude (%7,9ko langabezia tasa)
  • Arrasaten 1.402 langabe daude (%13,44ko langabezia tasa)
  • Bergaran 716 langabe daude (%10,26ko langabezia tasa)
  • Elgetan 54 langabe daude (%9,11ko langabezia tasa)
  • Eskoriatzan 198 langabe daude (%9,78ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzagan 7 langabe daude (%5,11ko langabezia tasa)
  • Oñatin 417 langabe daude (%7,84ko langabezia tasa)
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak