Martxotik ematen ari den beheranzko joera nabarmendu egin da uztailean. Antzuolan eta Elgetan egin dute gora langabe kopuruek eta Leintz-Gatzagan kopurua mantendu egin da, baina eskualdeko gainerako herrietan behera egin dute langabeek. Azpimarratzekoa da oraingo Debagoieneko langabezia-tasa (%10,09) oso gertu dagoela %10eko langatik jaisteko, krisi ekonomikoa hasi zenetik urruti egon den langa. Arrasatek jarraitzen du langabe gehien izaten, %13,09ko tasarekin.
2016eko uztaileko langabezia datuak Debagoienean:
-
Antzuola: 78 (+1), %7,18
-
Aretxabaleta: 264 (-14), %7,69
-
Arrasate: 1.365 (-52), %13,09
-
Bergara: 688 (-15), %9,86
-
Elgeta: 51 (+7), %8,60
-
Eskoriatza: 191 (-3), %9,43
-
Leintz Gatzaga: 6 (=), %4,33
-
Oñati: 382 (-21), %7,18
-
Debagoiena: 3.025 (-97), %10,09
- Aramaio: 25 (-2) %3,30
2015eko uztaileko langabezia datuak Debagoienean:
-
Antzuola: 94 , %8,62
-
Aretxabaleta: 300 (+8), %8,87
-
Arrasate: 1.516 (-16), %14,63
-
Bergara: 842 (-18), %12,01
-
Elgeta: 44 (+5), %8,12
-
Eskoriatza: 212 (-8), %10,41
-
Leintz Gatzaga: 5 (=), %3,70
-
Oñati: 387(+2), %7,37
-
Debagoiena: 3.425 (-25), 11,41