Kanpai-joleen gaineko argazki lehiaketa bukatzear dago

Julen Abasolo, Areantzako elizako kanpaia jotzen.

Kanpai-joleen gaineko argazki lehiaketara lanak bidaltzeko epea irailaren 15ean bukatuko da. Kanpaien atzean daudenak erakusteko asmoarekin antolatu dute Arientzako kanpai-jole eskolak eta Udaleko Kultura Sailak, Debagoieneko mankomunitateko turismo sailak lagunduta.

Hona hemen antolatzaileek zehaztutako oinarriak:

1. Gaia: Kanpai-joleak

Kanpai-joleak gaiarekin zerikusia duten argazki onenak saritu nahi ditu lehiaketak.

Parte-hartzaileak kanpaien mundura gerturatzea nahi da, kanpai-joleak bilatu eta aurkitzea eta beren argazkietan haien alderik gizatiarrena erakustea, geroz eta inpertsonalagoak eta mekanikoagoak diren kanpai hotsen gainetik.

2. Parte-hartzaileak

18 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal izango du, epaimahaikideak salbu. Parte hartzea doakoa da.

3. Lanak

Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 lan aurkeztu ahal izango ditu; lanak originalak, argitaratu gabeak eta lehiaketetara aurkeztu gabeak izango dira.

Argazkiak 2016 urtean zehar ateratakoak izango dira.

Argazkiak ezingo dira aldatu, ez elektronikoki ezta beste era batera ere. Era berean, ez da fotomuntaketarik onartuko. Kolorea eta argitasuna zuzentzea soilik baimenduko da. Nolanahi ere zalantzarik sortuko balitz Raw artxiboa eskatu ahal izango zaio egileari egiaztatu ahal izateko.

4. Aurkezpena eta bidalketa

Argazkiak, originalak izango direnak, zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahal izango dira.

Argazki horien erresoluzioa 300 pp.koa (pixelak hazbeteko) izango da, 10 Mb-ko gehienez.

Argazkiak e-mailez bidaliko dira (argazki bat bidalketa bakoitzeko) ondorengo helbide elektronikora: Arientzako kanpai jole eskolako helbidera: kanpaijoleak@gmail.com edo Aretxabaletako Udaleko Kultura departamendura: kultura@aretxabaleta.eus

Argazki bakoitzean jarri beharko da:

  • Titulua
  • Argazkia hartu zeneko lekua eta eguna
  • Eskertuko da, argazkiari buruzko azalpenen bat
  • Egilea: izen-abizenak, nortasun agiria, helbidea, telefonoa eta e-maila

Parte-hartzaileak datu errealak eta egiaztagarriak eman beharko ditu. Ezinbestekoak izango dira telefono zenbakia eta e-maila, horiexek izango baitira erakundeak erabiliko dituenak, parte-hartzaileei irabazle izan direla jakinarazteko.

5. Onarpen epea

Epea 2016ko ekainaren 1etik irailaren 15era bitartekoa izango da, (biak barne). Ez da, irailaren 15az geroztik aurkeztutako lanik onartuko.

Antolakuntzak argazki bakoitzari zenbaki bat emango dio, lehiatzeko eta epaileek identifikatzeko.

Argazki bakoitza posta elektronikoz jaso ahala, jaso izanaren mezua bidaliko zaio aurkeztu duenari. Mezuan bertan, argazkiari lehiaketan parte hartzeko eman zaion zenbakia adieraziko zaio. Argazki bat bidali ondoren erantzunik jasotzen ez bada esan nahi du antolatzaileek ez dutela argazki hori jaso eta ondorioz delako argazki horrek ez duela lehiatuko.

6. Sariak

  • 1. saria: 600 € + asteburu bateko egonaldia Aretxabaletan
  • 2. saria: 300 € + asteburu bateko egonaldia Aretxabaletan
  • 3. saria: 100 € + asteburu bateko egonaldia Aretxabaletan

Egonaldia bi pertsonentzat eta bi gauekoa izango da eta sari banaketako egunarekin bat etorriko da. Hori horrela sari banaketa eguna sarituekin adostuko da. Nolanahi ere, urrian izango da (hilabete horretan izango baita erakusketa).

7. Epaimahaia

Epaimahaia osatuko dute honako hauek: Udaleko Kultura Saileko ordezkari batek, bertako argazkilari ospetsuek eta kanpaien munduarekin zerikusia duten pertsonek.

Epaimahaiak, finalista geratu diren hogeita hamar lan aukeratuko ditu erakusketa bat egiteko. Aukeraketa egiteko sorkuntza eta kalitate teknikoko irizpideak hartuko dira kontuan batetik eta argazkiek erakusten duten alderdi etnografikoa edo gizatiarra bestetik. Argazki horien artean hiru onenak aukeratuko dira eta horiek izango dira sarituak.

Lehiaketako argazkiak Aretxabaletako Arkupe kultura etxeko erakusketa gelan erakutsiko dira, 2016ko urrian.

8. Epaia

Epaimahaiak urriaren 7an emango du epaiaren berri.

Antolatzaileek berarentzat gordetzen dute, baldintzak betetzen ez dituzten parte hartzeak baztertzeko eskubidea.

Erlazionatuak

Kanpai doinuen atzean nor dagoen erakusteko helburuarekin deitu dute argazki lehiaketa

Aretxabaleta

Kanpai-joleak ezagutzera emateko helburuarekin argazki lehiaketa deitu dute Aretxabaletako Udalak eta Arientzako kanpai-jole eskolak. 18 urtetik go...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.