Debagoiena Zutik! plataformaren arabera, atzo GHK-k sinatutako lizitazioarekin bide eman zaie hainbat ondorio kaltegarriri: "2051ra arte gipuzkoar guztiok zorpetuko gaituzte; udalentzat erraustegiaren ondoriozko zorrak lehentasuna edukiko du beste edozein gasturen aurretik, berdin dio sozial edo beste; udalen batek GHK-tik irten nahi badu, ordaindu beharko dio 2051arte onartutako kostua eta bera joateagatik gainerako udalei eragindako edozein aldaketa; herrian sortutako hondakinak ezingo dizkiogu beste inori saldu edo eman, hau da hondakin guztiak erraustegira eramango dira; herriek ezingo dute birziklapena sustatzen duten sistemak martxan jarri; erraustegi ondoan bizitzeak %3an handituko du minbizia izateko arriskua". Horren guztiaren aurrean, alternatiba "garbiago, merkeago eta osasungarriago" baten alde apustu egiten dutela azpimarratu dute, besteak beste.