Aizkorriko ingurune karstikoa ezagutzeko aukera egongo da abuztuan Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abu. 2a, 09:15
Aitzulo (Argazkia: B. Abarrategi)

Ingurune karstikoetan ura eta kareharria dira protagonista nagusienak eta baldintza eta prozesu puntualek bitxikeria geologikoak garatu dituzte. Adibidez: Orkatzategiko horman zintzilik dagoen Aitzulo koba eta Arrikrutz-Oñatiko kobetan urak urteetan mendi barrunbe hauetan eginiko zizelatze 15km luze den koba-sistema garatu du. Fenomeno geologiko biak ezagutzeko bisita bereziak antolatu dituzte abuzturako.

Euskal Herrian hain bereizgarria den ingurune karstikoa ezagutzeko aukera izango da abuztuan zehar Geoaizkorri, Arrikrutz-Oñatiko kobek, Zerain Paisaia Kulturalak eta Leintz- Gatzagako gatz museoak abian jarririko ekimen turistikoaren bidez.

Aitzulo eta Arrikrutz-Oñati kobak dira paisaia karstikoan ikusgai dauden bi bitxikeria eta Euskal Herriko interesgune geologiko moduan sailkatuak dauden gune hauek eta antolaturiko bisita-gidatuen bidez, bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango da abuztuan.

Abuztuaren 14an, Aitzulora

Araotzeko bailaratik zehar bertako ondare geologiko-etnografikora gerturatuko dira. Orkatzategiko hormetan zintzilik geratu den Aitzulo paleokobazuloa eta Sandailiko koba ezagutuko dituzte.

  • Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetako aparkalekuan, 9:00tan
  • Prezioa: 3€
  • Eraman beharrekoa: ibilbiderako arropa eta oinetako egokiak

Abuztuak 6/20: Espeleotxiki

Ekintza honek Arrikrutz-Oñatiko kobak ezagutzeko aukera berezia eskaintzen du. Espeleologi kutsua duen bisita honetan, ohiko bisitetan ezagutzera iristen ez diren kobazuloko beste gela eta galerietan barneratzen dira bisitariak.

  • Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetan, 10:00tan
  • Iraupena: 2'30 ordu
  • Beharrezko materiala: parte- hartzaile bakoitzari emango zaiona: kaskoa eta beharrezko argiteria; parte- hartzaile bakoitzak ekarri beharrekoa: ekintzarako arropa eta oinetako egokiak (mendiko botak/ katiuskak). Ekintza ondorenerako aldatzeko arropa.
  • Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 6 urte (txikiak arduradun bat izan beharko dute)

Abuztuan egunero: 53 galeria Arrikrutz-Oñati koban

Bisitariari pasarela eroso batez egokituriko Arrikrutz-Oñatiko kobetako galeri turistikoa da. Ordubeteko bisita gidatuen bidez, koba-sistema honen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeaz gain, kobazulo munduen edertasuna miresteko aukera eskaintzen du. Ez dago adin mugarik eta ez da arropa edo material berezirik behar parte hartzeko.

  • Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetan
  • Ordua: erreserbarekin
  • Iraupena: 1h

Izen-ematea

Geo-ibilbide hauetan parte-hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. Arrikrutz-Oñatiko kobetako telefonoan edo maila erabil daiteke horretarako.

  • Telefonoa: 943 08 20 00
  • Maila: arrikrutz@onati.eus

Ekintza hauen eta bestelakoen berri Oñatiko turismo webgunean eskuratu ahal daiteke.

 

Erlazionatuak

Arrikrutzeko koba, turisten gozagarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 abu 04 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak