Aitor Zabaleta azkarrena Gatzagako Igoera gorabeheratsuan

Gorla Racing eskuderiako Aitor Zabaleta izan zen azkarrena Gatzagako Igoeraren 19. edizioan (2'24.015). Lasterketa gorabeheratsua izan zen, lau pilotuk lasterketa utzi behar izan zuten autoa errepidetik atera ostean. Horien artean, Jon Etxebarria pilotu aretxabaletarrak (A + Gas) bere Opel Corsa irauli zuen chicaneetako baten; ez zuen lesio aipagarririk izan. Hainbat pilotu kexatu ziren chicaneak direla-eta. Jende asko elkartu zen errepide bazterretan, bereziki Gatzagako kurban.

Bestalde, aipatzekoa da Formula Libre modalitatean Mikel Fernandez de Arroiabe pilotu eskoriatzarra –Marulandan bizi dena– izan zela azkarrena. Bizitzako hirugarren lasterketa zuen bihar, uztailak 25, 23 urte egin dituen pilotuak, eta ez zuen irabaztea espero: "Sorpresa ederra izan da. Etxean korritzen nuen eta ondo ezagutzen dut ibilbidea, baina ez nuen uste horren ondo igoko nuenik. Oso pozik nago".

Kexak chicaneak direla-eta

Pilotuen artean kexak eragin zituzten chicaneak. "Batzuk zioten ez zekitela nondik hartu, beste batzuk soberan zeudela... Pilotu guztiendako izan ziren berberak. Kexak beti egongo dira", adierazi du Fernandez de Arroiabek. Zarimutzeko bidegurutzeko chicanean bi autok izan zuten istripua –irauli egin zuten– eta Marulandako jatetxea pasa eta gutxira Ford Sierra bat zuzen joan zen eta Gatzagako kurban Aitor Frutos eskoriatzarra hormaren kontra joan zen.

Sailkapeneko hamar azkarrenak:

1. Aitor Zabaleta (Gorla Racing): 2:24.015

2. Markel Cestafe (Gorla Racing): 2:34.357

3. Eneko Goiriena (Durangalde Racing Elkartea): 2:34.697

4. Iban Tarsicio (Durangalde Racing Elkartea): 2:34.999

5. Alberto Murillo (Eskomotor): 2:36.082

6. Lebeiti (Durangalde Racing Elkartea): 2:39.429

7. David Ardions (Udana Aut. Kirol Taldea): 2:39.610

8. David Pelaez (Abadiño Karting Taldea): 2:40.288

9. Mikel Fernandez de Arroiabe (Eskomotor): 2:40.943

10. Iñaki Lapuente (Escuderia Agurain): 2:43.401

Erlazionatuak

Gatzagako Auto Igoerako argazkiak

Leintz Gatzaga

Gatzagako Igoeraren 19. edizioko argazkiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.