69 urteko gizonaren bila segitzen dute, Urbia-Aloña aldean

69 urteko usurbildar gizonezkoa atzo ezkero galduta dabil Urbia-Aloña Mendi inguruetan. Arantzazutik atera zen goizean Aloña aldera, eta bueltatzen ez zela ikusita, arratsaldean Ertzaintzari abisatu zioten. Gau osoa eman dute haren bila, 05:00ak arte, baina ez dute aurkitu. 08:00ak ezkero ekin diote berriro ere bilaketari. 

Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, atzo arratsaldean abisua jaso zutenetik ibili dira galdutako mendizalearen bila, 05:00ak arte ibili ere, "baina gauez bideetatik bakarrik ibili ahal izan gara; orain, 08:00ak ezkero berriro ere hasi da bilaketa, sakonagoa egin ahalko da, helikopteroa ere baliatuta; ahal bada, ze eguraldi eskasa dago, laino handia, eta horrek zaildu egingo du guztia".  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.