Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) metodologia erabili da kalkulua egiteko, 2010-2014 aldian. EAE 8. postuan legoke. 2010ean 10. postuan zegoen, eta azken baremazioan Erresuma Batua eta Zeelanda Berria aurreratu ditu.
NBGPren azken txostenean, 2014ko datuekin, 188 estatu sailkatzen dira, bizi baldintzen arabera. 0tik 1erako eskalan ezartzen da GGI; hartzen dira kontuan bizi-itxaropena jaiotzean, haurren eskola-urteak, espero direnak; 25 urte edo gehiagokoen eskola-urteak batez beste eta per capita errenta gordin nazionala.
2014an EAEk 0,915eko GGI zuen, 8. postuan; bere aurretik, Norvegia, Australia, Suitza, Danimarka, Herbehereak, Alemania eta Irlanda, eta 8. postuan ere, AEBak. Espainia 26. dago, 0,876; azkena Niger da, 0,348.
Osasunean eta hezkuntzan, hobeto
2010-2014 aldian hobera egin du Euskadik osasun eta hezkuntzan; bizi-itxaropena 82,6tik 83,4ra luzatu da, bakarrik Hong-Kong (84,0) eta Japonia (83,5) daude aurretik.
Espero izandako eskola-urteak 18,1etik 18,8ra luzatu dira, aurretik daude bakarrik Australia (20,2), Zeelanda Berria (19,2) eta Islandia (19,0).
Batez besteko eskola urteetan 10,2 urtetik 10,8ra pasatu da Euskadi aipatutako aldian; besteren artean, aurretik Alemania eta Erresuma Batua (13,1 batez beste).
Per capita errenta nazional gordina gutxitu egin da (42.100 dolar azken urtean, erosteko ahalmenaren parekotasunean); GGIn liderra denak, Norvegiak, 65.000 dolarretakoa du.