Autoarekin lotutako gastuak dira udan gehien hazten direnak

Leire Kortabarria 2016ko uzt. 10a, 08:00
Udan, gidatzen.

Automobilarekin lotutako gastuak dezente handitzen dira udan Euskadiko familiendako: autoa errentan hartzen, %33 gehiago; aparkalekuetan eta ordainsarietan, %19 gehiago; eta erregaian, %19 gehiago.

2015ean egindako gastuen inguruko ikerketa egin du Fintonic etxeko finantzen arloko aplikazioak, eta horiek dira ondorioetako batzuk.

Udan gehien handitzen diren aurrekontuko atalak, Euskadin, automobilarekin, bidaiekin, alojamenduarekin eta ostalaritzarekin lotutakoak dira.

Aipatutako gastuei dagokienez, 2015ean, udako hilabeteetan 156 euro gastatu zuten euskal herritarrek autoa errentan hartzen, hileko batez besteko zifratan (Espainian, 117 euro); aparkalekuetan eta ordainsarietan, udako hilabete bakoitzeko 24 euro gastatu zuten familiek; eta erregaian, pertsonako eta hilabeteko 87 euro.

Jatetxeetan, udan %19 gehiago gastatzen dute Euskadiko familiek; 2015ean, udako hilabete bakoitzeko 69 euro gastatu ziren, Espainiako batez bestekoa baino %6,8 txikiagoa.

460 euro esku dirutan

Esku diru gehiago erabiltzen da ere, %11 gehiago urteko gainerako sasoietan baino. Joan zen udan, hileko 460 euro erabili zen esku dirutan, Espainian baino %18 gehiago.

Udan erosketa gehiago egiten denez, Fintonic-eko adituek honako gomendio hauek ematen dituzte: bereziki kontrolatzea tiketak, txartelarekin egindako erosketak eta kontu korrontera domiziliatutako erreziboak, gaizki egindako kobrantzak, bikoiztutako erreziboak eta zorpetzeak galarazteko. Era berean, udako gastuak aurrez planifikatzea gomendatzen dute, “ezusteak ekiditeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak