Bosgarren Tourra lehiatuko du Markel Irizarrek

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 30a, 17:41
Markel Irizar. Argazkia: treksegafredo.com

Trek Segafredo taldearekin Tourreko bederatzikoan izango da Markel Irizar: "Bauke Mollema izango da sailkapen orokorrerako gure erreferentea, jakinda Froome, Contador ala Quintana besteak baino koska bat gorago daudela".

"Gure taldekide Mollemari ezin diogu eskatu lasterketa irabaztea, baina bai aurrealdean ibiltzea, hamarren barruan egon daitekeela uste dut. Eta horrekin batera etapa bat irabazteko helburuarekin goaz. Iaz ez genuen lortu, eta aurtengo ediziorako badugu amets hori". 

Zortzi euskaldun 

Jon Izagirre, Mikel Landa, Mikel Nieve, Gorka Izagirre, Markel Irizar, Haimar Zubeldia, Romain Sicard eta Imanol Erviti, zortzi ziklista horiek animatu ahal izango dituzte bereziki zale euskaldunek. Eta, Pirinioetako etapak aproposak izango dira horretarako, aurtengoan asteburuan tokatzen da, gainera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak