Kuadrillen arteko V. zazpiko futbol txapelketa antolatu du UDAk

Mirari Altube Arrese 2016ko eka. 28a, 09:51
Iazko txapeldunak.

Bosgarrenez deitu die UDAk Debagoieneko kuadrillei zazpinako futbol txapelketa jokatzeko. Uztailaren 16an izango da, Ibarra futbol zelaian eta izena emateko epea zabalik dago.

Hona hemen bideak: udaretxabaletake@gmail.com; Udaretxabaleta Twitter edo Facebook; edo Whatsapp bidez: 635 20 64 33. Azken eguna da uztailaren 14a.

Deialdia da 16 urtetik gorakoendako (2000an jaiotakoak barne). Arduradun baten izena eta telefonoa eman beharko ditu talde bakoitzak eta 100 euro sartu honako kontu korrontean: 2100 6838 42 0200011554.

Sariak honako hauek:

  • Lehenengorendako: 600 euro
  • Bigarrenarendako: 300 euro
  • Hirugarrenarendako: 100 euro

Txapelketa girotzeko jatekoa, edatekoa eta sari bereziak egongo direla iragarri dute UDAko kideek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak