Arrasaten zen gaurko hauteskunde eguneko nobedadeetako bat, herri erdiguneko bizilagunek, Uarkapen barik, Ferixalekuan eman behar dute-eta botoa. Hori dela-eta, kanpoaldean –bi eraikinak bata bestearen ondoan daude– bazen oraindik despistatu xamar zegoenik, aldaketaren berri izan gabe, antza.
Arrasaten, gainera, hauteskunde egun berezia da gaurkoa, sanjuanetan murgilduta dago-eta herria. Dena dela, horrek ere ez du mahaien osaketan eragin handirik izan –atzerapen txikiren bat, baina 09:00etarako ireki dituzte hauteslekuak, Udaltzaingoaren arabera–.