Triatloi txikian parte hartzeko bi modu daude: bakarka edo erreleboka. Azken horretan, taldeko kide bakoitzak diziplina bat egingo du. "Errelebokako aukera ipini genuen parte-hartzea errazte aldera. Baina, iaz, gehienek bakarka hartu zuten parte. 20 talde egon ziren eta gainerako guztiak bakarka lehiatu ziren", diote.
Proba guztiak Agorrosin gunean egingo dituzte: igeriketa igerilekuan, korrika futbol zelaiko pistan eta bizikleta ibilbidea Bergarako kaleetan.
Sariak ez dira falta izango. Mailaren araberako opariak egongo dira. Bada, azkarrenek, sari potoloa irabaziko dute: Gipuzkoako txapeldunak izango dira.