Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016

Elkarrizketak hautagaiei Goienan

Eneko Azkarate 2016ko ekainaren 10a

Beitialarrangoitia, Agirretxea, Alba eta Andueza.

Goienak elkarrizketa bereziak egingo dizkie eskualdean ordezkatuta dauden alderdietako Gipuzkoako zerrendetako kideei. EH Bildu, EAJ, Elkarrekin Ahal Dugu eta PSE-EEkoei, hain justu ere: Marian Beitialarrangoitia, Joseba Agirretxea eta Nagua Alba zerrendaburuei, eta Eneko Andueza PSE-EEko zerrendan doanari.

Hauteskunde kanpainaren azken astean emango ditu Goiena telebistan, Berriak saioaren ostean. Honakoa da egutegia:

  • Ekainak 21: Eneko Andueza, PSE-EE.
  • Ekainak 22: Nagua Alba, Elkarrekin Ahal Dugu.
  • Ekainak 23: Joseba Agirretxea, EAJ.
  • Ekainak 24: Marian Beitialarrangoitia, EH Bildu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak