Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

EH Bildu lehen indarra Debagoienean, behera nabarmen egin arren; EAJk gora eta Podemosek ia 8.000 boto jaso ditu

Debagoieneko datuen taula. Grafikoan akats bat dago, EH Bilduren Elgetako datuak gehitzea falta da (262 boto).

Debagoienean EH Bilduk segitzen du boto gehien eskuratu dituen alderdia izaten, baina 2011ko datuekin alderatuta beherakada nabarmena izan du: 6.000 boto pasa galdu ditu. EAJ da botoak irabazi dituen bakarra eskualdean, eta azpimarratzekoa da Podemosen estreinaldia, ia 8.000 botorekin; Arrasaten, adibidez, lehen indarra izatera iritsi da.

EH Bilduk irabazi du eskualdeko herri gehienetan: Bergaran, Oñatin, Antzuolan, Aramaion, Elgetan eta Leintz Gatzagan. Nahiz eta irabazi duen herri horietan guztietan behera egin duen, nabarmen, 2011ko emaitzekiko. Eskualdeko herri guztietan egin du behera koalizioak. EAJk, aldiz, gora egin du herri guztietan, Leintz Gatzagan izan ezik.

Bergara eta Oñati dira EH Bilduk irabazi duen bi herri nagusiak; beste lauak, eskualdeko txikienak dira.

EAJk Aretxabaletan eta Eskoriatzan irabazi du, 2011ko emaitzak irauliz eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako garaipenari eutsiz. Erreferentzia moduan hartzen badugu duela 6 hilabeteko hauteskunde horiek, Bergaran izan da aldaketa; boto gutxi batzuengatik bada ere, EAJren aurretik geratu da EH Bildu (54 boto gehiago).

Eta, marea morea, Ahal Dugu-Podemosen eskutik, eskualdeko herri handienera heldu da bereziki. Arrasaten lehen indarra da, EAJren eta EH Bilduren aurretik. Arrasaten, bestalde, EAJ nagusitu zaio EH Bilduri, maiatzean bezala.

Gipuzkoan, moreak

Gipuzkoan, berriz, erabatekoa izan da Podemosen arrakasta, botoetan EAJri eta EH Bilduri aurrea hartu die-eta; nahiz eta, hori bai, EAJk beste diputatu eskuratu Gipuzkoan. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, hor ere EAJk aurrea hartu du, diputatu kopurutan. Botoetan, Podemos-Ahal Duguk.

Inkestek oraingoan ez dute guztiz asmatu; ez behintzat, Podemos-Ahal Dugu alderdiari eta gure esparruari dagokionez. Debagoienean, ezustekorik handiena Arrasaten eman du, lehen indarra izatera iritsi da-eta. Zeresanik ez Gipuzkoan; adibidez, deigarria da Eibarren ere lehen indarra izatea Podemos-Ahal Dugu, tradizionalki sozialisten plaza izan da-eta armaginen hiria –hirugarren indarra da orain bertan PSE-EE, aurrea hartu dio baita EAJk ere– . Eta Podemos-Ahal Duguren arrakasta errepikatu egiten da, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan ere.

Arrasateko Uarkapen boto zenbaketa egiten. Ustekabeak hautetsontzietan.

Espainian, PP

Espainiari begiratuta, hor bai, inkesten esana gauzatu egin da, alderdi irabazleari dagokionean, behintzat. Inkestek ziotenarekin alderatuta, baina Ciudadanos-ek aurreikusi baino ordezkaritza txikiagoa eskuratu du.

Itunak?

Ikusteko daudenak orain itunak dira. Izan ere, historian lehen aldiz alderdi nagusiek ez dute zertan alderdi nazionalistaren batekin itunak erdietsi, alderdi berriak sartu direlako, indartsu sartu ere.

Bergarar bat senatari 

Debagoiendarrek Gorteetan izango duten ordezkaritzari dagokionez, aurten bakarra izango da: Victoriano Gallastegi bergarar jeltzalea EAJk Gipuzkoan eskuratu dituen hiru senatarietako bat izango da-eta. Ez da lehen aldia Bergarako alkate izandako bat Madrilen senatari izatera heltzen dena. Imanol Bolinaga ere izan zen; hura, halere, ez zuten herritarrek zuzenean botoen bidez aukeratu; Eusko Legebiltzarrak izendatu zuen. Erkidegoek dute horretarako aukera.

Erlazionatuak

Debagoieneko ordezkariek balorazio gazi-gozoak egin dituzte

Debagoiena

Hauteskundeen emaitzak eskuartean Debagoieneko alderdietako ordezkariek horien gaineko balorazioak egin dituzte, bai Debagoieneko emaitzen gainekoa...
Podemos lehen indarra Arrasaten

Arrasate

Kongresurako botoen zenbaketa amaituta, Podemos izan da zerrenda bozkatuena Arrasaten, 3.069 botorekin. EAJk 2.976, EH Bilduk 2.907, PSE-EEk 1.567,...
Bergaran, EH Bildu garaile

Bergara

Bergaran EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien, bigarrenari, EAJri, 54 boto bakarrik atera dizkion arren. EH Bildu: 2.490; EAJ: 2.436; Podemos: 1.973...
EH Bilduk irabazi du Oñatin

Oñati

EH Bildu koalizioa izan da lehen indarra Oñatin. EH Bildu: 2.339; EAJ: 1.999; Podemos-Ahal Dugu: 967; PSOE: 361; PP: 215; Unidad Popular: 73...
Aretxabaletan, EAJ lehen indarra

Aretxabaleta

Kongresurako botoen zenbaketa amaituta, Aretxabaletan EAJ izan da alderdirik bozkatuena, 1.122 botorekin eta 2011ko hauteskundeekiko gora egin duen...
Eskoriatzan, EAJ garaile

Eskoriatza

Eskoriatzan EAJ izan da lehen indarra. EAJ: 595; EH Bildu: 515; Podemos: 497; PSOE: 296; PP: 86; Unidad Popular: 79 eta Ciudadanos: 41. Jeltzaleak ...
Antzuolan, EH Bildu da lehen indarra

Antzuola

Lehen indarra izaten segitzen du EH Bilduk Antzuolan. EH Bildu: 539; EAJ: 346; Podemos: 220; PSOE: 100; PP: 35 eta Ciudadanos: 4. Halere, behera eg...
Aramaion, EH Bilduk jaso ditu boto gehien

Aramaio

Kongresurako botoen zenbaketa amaituta, EH Bildu izan da lehen indarra Aramaion. EH Bildu: 395, EAJ: 256, Podemos: 122, Unidad Popular (2011n IU-Be...
Elgetan, EH Bilduk irabazi du

Elgeta

Elgetan EH Bildu izan da lehen indarra, Kongresurako botoetan: EH Bildu: 262; EAJ: 203; Podemos: 103; PSOE: 16; PP: 13; Unidad Popular: 9 eta Ciuda...
Leintz Gatzagan EH Bilduk irabazi du

Leintz Gatzaga

EH Bildu da lehen indarra Leintz Gatzagan. EH Bildu: 61; EAJ: 32; Podemos: 19; Unidad Popular: 2 eta PSOE: 1. Leintz Gatzagan 183 herritarrek ...
Bizkaian, EAJ izan da lehen indarra

Debagoiena

2011ko hauteskundeekin alderatuta botoetan behera egin arren, EAJ izan da alderdi bozkatuena Bizkaian: 182.245. Podemos oso indartsu sartu da Bizka...
Araban, Podemos garaile

Debagoiena

Araban Podemos izan da alderdi bozkatuena, 48.265 botorekin. PP izan da bigarrena 33.609 botorekin; EAJk 28.297 boto jaso ditu, PSE-EEk 25.293, EH ...
Podemos, Gipuzkoan lehen indarra

Debagoiena

Gipuzkoako botoetan iraultza gertatu da, izan ere, Podemos indartsu sartzeaz gainera, lehen posturaino igo da bototan eta EAJk eta EH Bilduk baino ...
Nafarroan, UPN-PP lehen indarra

Debagoiena

UPN eta PPren arteko koalizioa izan da nagusi Nafarroan, 101.808 botorekin; Podemosek 80.836 boto jaso ditu, PSOEk 54.640, EH Bilduk 34.831, Geroa ...
PP lehen indarra Espainian

Debagoiena

Alderdi-bitasunaren amaiera suposatu duten hauteskunde orokorretan PP izan da alderdi bozkatuena, 7.195.988 botorekin; PSOEk 5.517.533 boto jaso di...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.